Publicador de contenidos
Atrás
Tolosaldeko osasungintzari buruz Ehbilduko taldeak aurkeztutako mozioa aho batez onartu da
Eskualdeko osasungintza kalitatezkoa, euskalduna eta publikoa izateko lanean ari diren guztiei eskerrak
29·05·2015
Ekainak 16an egindako Osoko Bilkuran Tolosaldeko osasungintzari buruz Ehbilduko taldeak aurkeztutako mozioa aho batez onartu da. Orexako udal gobernuak bere babes osoa eman nahi dio eskualdeko osasungintza kalitatezkoa, euskalduna eta publikoa izateko lanean ari diren guztiei. Hemendik dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari Tolosaldean zer osasun sistema nahi dugu erabakitzeko lan mahai sortzeko. Honetaz gain, Orexako Udalak bere prestutasun osoa adieratzen du mahai honetan aktiboki parte hartzeko.