Publicador de contenidos
Atrás

OREXAKO UDALAK OHIAN TXIKI KOOPERATIBAKO TEILATUAN EGUZKI INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA INSTALATU DU

Instalazio hau Orexan energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa areagotzeko proiektuaren II fasearen barruan garatu da.

03·03·2022


Proiektua finantzatzeko Orexako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru laguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen LEADER eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak eskuratu dira.