03·03·2022
OREXAKO UDALAK OHIAN TXIKI KOOPERATIBAKO TEILATUAN EGUZKI INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA INSTALATU DU
Instalazio hau Orexan energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa areagotzeko proiektuaren II fasearen barruan garatu da.
29·10·2021
OREXAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ETA ENERGIA AURREZPENA SUSTATZEA I.FASEA
Energia berriztagarriak eta energia aurrezpena sustatzeko proiektuaren lehen fasean, frontoiaren teilatuan instalatutako autokontsumo partekaturako eguzki instalazioa egiteko, Orexako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru laguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen LEADER eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak eskuratu dira.
03·03·2020
OREXAKO OSTATUKO ERABERRITZEAREN II. FASEKO LANAK AMAITU DIRA
Eusko Jaurlaritzako diru laguntza izan dute lan hauek