Albisteak
Atzealdea

OREXAKO OSTATUKO ERABERRITZEAREN II. FASEKO LANAK AMAITU DIRA

Eusko Jaurlaritzako diru laguntza izan dute lan hauek

2020·03·03


OREXAKO OSTATUKO ERABERRITZEAREN II. FASEKO LANAK AMAITU DIRA

Eusko Jaurlaritzako diru laguntza izan dute lan hauek

Orexako Ostatuaran eraberritzearen II. fasearen baitan eginiko lanak amaitu dira. Fase honetan besteak beste, ganbara guztiz eraberritu da eta kultur ekitaldiak hartu ahal izateko egokitu da, ostatuaren teilatuan eguzki energia fotovoltaikoko instalakuntza ezarri da, bertako produktuen denda izango den gunea egokitu eta beste hainbat hobekuntza ere egin dira.

Lanak hauek aurrera eramateko Orexako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren diru laguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen LEADER eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak eskuratu dira.