Albisteak
Atzealdea

OSTATUAREN ERABERRITZEAREN III. FASEKO LANAK BURUTU DIRA

Fase honen baitan hainbat lan eraman dira aurrera 2022-2023 epealdian.

2023·10·26


 

Orexako Ostatuak herrian duen garrantziaz jabetuta, udalak hainbat berrikuntza eta hobekuntza egin ditu 2022-2023 epealdian, Ostatuaren berritzearen III. fasea deitu den proiektuaren barnean.

Eginiko lan hauek honakoak izan dira:

- Kanpoko terraza berria eraiki da.

- Eskilara igogailua instalatu da ganbarara igotzeko.

- Ganbarako eskilaretan frisoa ezarri da.

- Ganbarako ekitaldietarako aulkiak erosi dira.

- Bertako produktuen dendarako hainbat komunikazio euskarri egin dira.

 

Lan hauen kostua denera 73.570,40 eurokoa izan da. Inbertsioari aurre egiteko Orexako Udalak eusko jaurlaritzaren LEADER diru laguntzen 2022ko deialdiaren barruan 38.256,61 euroko diru laguntza jaso du.